2024 Ekainak 14 eta 15 Abadiño

Badator Lasterbidean elkartasun lasterketaren 10. edizioa! Hamar edizio, arin esaten da. Gutxiago izatea gustatuko litzaiguke, elkartasuna baino, askatasuna adierazteko ospakizun legez antolatzea gutxienean. Baina badugu motiborik oraindik ere aldarrikapenak korrika, lasterka, atxintxika.. edo arineketan egiteko. Eta ekainaren 15ean izango dugu horretarako tartea.

Hain zuzen ere, aurtengo edizioa arineketan egingo dugu, Abadiño izango baita 10. edizioa hartuko duen herria. Eta edizio borobila denez, ibilbidearen distantzia ere, borobila. 10km-ko zirkuitua izango da, zailtasun askorik bakoa. Lasterketaz gainera, aurten lehen aldiz martxa ere antolatuko da, arineketan ezin duenak edo nahi ez duenak egin, oinez egin dezan. Ez da faltako lasterketa txikia, ez da faltako goiz-eguerdiko giroa, bazkaria, ostekoak…

Ekainean Abadiñon izango gara, bertan espero zaituztegu! Bitartean, ekintza ugari antolatu ditugu bai Abadiñon bai Durangaldean ere, beraz adi egon egon sare sozialei! Pausoak ekar dezakeelako pausoa, eta hamar urtien etxeruntz aiñeketan gatozelako, loratu dezagun etxerako bidea!

EGITARAUA

Ekainak 14, ostirala

18:00-20:00
Izen emateak eta dortsal banaketa
19:30etatik
aurrera
Parrillada
Jaialdi berezia
ANJE DUHALDERI ESKER ONEZ
Xabier Amuriza . Miren Amuriza . Eñaut Elorrieta . Antton . Joseba Tapia . Ines Osinaga . Unai Iturriaga . Igor Elortza . Josu Zabala . Onintza Azkarate . Manex Pagola. Itziar Navarro. Teresa Jareño

Ekainak 15, larunbata

7:30-12:00
Izen emateak eta dortsal banaketa
Oinezko martxaren irteera
(10km)
Lasterketa luzearen irteera
(10km)
PARY & TIZA DJ-ak
Lasterketa laburraren irteera
(3km)
Sari banaketa eta ekitaldia
Herri bazkaria
Zigor Iturrietak prestatuko du Herri Bazkaria.
Prezioa: 15€
Umeentzat ikuskizuna
IXTAKLOK Elektrotxaranga
Kontzertuak
Haize Arrosa . Los Zopilotes Txirriaos . Ele Punto DJ-a

Eta egunean zehar...

Txistulariak

Dantzariak

Taloak

Bokatak...

Bi Ibilbide aukeran:

ibilbide herrikoia

9,9 km

+188 m

-14 m

Lasterketen egitarau eta araudia

Ibilbide luzea oinez
egiteko aukera


Oinezko martxa, lasterketa luzearen ibilbide
berdina izango da.

Irteera orduak

Ekainak 15

9:00etan Oinezko martxa
11:00etan Lasterketa luzea
12:30etan Lasterketa laburra

Denbora kontrola
eta sailkapena



Sailkapena soilik lasterketa
luzerako izango da.

Sailkapen kontrola


CHAMPIONCHIP sistema
erabiliko da, korrikalariei banatuko zaien dortsalean itsatsita egongo da.

Izen emateak

15 euro Lasterketa luzea.
8 euro Oinezko martxa.
3 euro Lasterketa laburra
Egunean bertan ere izena eman ahal da 7:30etatik 12:00etara.

Kamiseta opari

Aurten opari bezala
kamiseta bat oparituko da
izena emateagatik lasterketan.

15 urtetik beherakoek

Oinezko martxan ez dute
ordaindu beharrik izango, baina izen ematea egunean bertan
egin ahal izango dute.

Dortsal banaketak

Ekainak 14
18:00etatik 20:00etara
Ekainak 15
7:30etatik 10:30etara

Sari banaketa
lasterketa luzean

Lehenengo 3 emakumezko
eta 3 gizonezkoei garaikur bat emango zaie.

Mediku asistentzia

Ibilbide osoan mediku
asistentzia eta aseguru
pertsonala izango dute izena ematen duten guztientzat.

Anoa postuak

Hainbat edari-postu egongo dira ibilbidean zehar eta beste bat amaierako helmuga gunean.

Dutxak eta aldagelak


Partehartzaileentzat dutxak eta aldagelak izango dira.

Kontsigna zerbitzua


Korrikalari bakoitzak poltsa bakarra uztea gomendatzen da.

Sailkapena

Behin betiko sailkapena ezagutarazten denean interneten eskuragarri egongo da.

Bazkari herrikoia

15 euroren truke.
Txartelak eskuragarri internet
eta komunikatuko diren hainbat puntu fisikotan.

Lasterketa labur herrikoia


Lasterketa laburrak ez du
sailkapenik izango.

Oinezko martxakoek
lasterketa laburra dohainik

Oinezko martxan parte hartzen
dutenek ez dute lasterketa
laburrean ordaindu beharko.

Segurtasuna

Lasterketa babestuta egongo da erantzukizun zibileko aseguru batekin.

Kontrol itxiera

Martxa eta lasterketak egiteko
sentzuzko denbora utziko da,
ekitaldiei denbora uzteko.

Zerbitzuak eta guneak

Mapa Interaktiboa

Egin klik mapako puntu bakoitzean, informazio gehiago ikusteko.

Autokarabanen aparkalekua

Autokarabanak aparkatzeko lekua San Trokaz Eleizaren atzean eta Zelaieta eskolaren aurrean dagoen gunea izango da eskuragarri. Ekainak 14an 17:00etatik aurrera izango dira erabilgarri herri barrutiko aparkalekuak, egoiliarrei arinago ez oztopatzeko.

Bazkari gunea

Zelaieta eskola gunea izango da Lasterbidean-en bazkaria emateko. Aterpea zein aire librea eskeintzen duen gunea baita.

Dutxak, aldagelak eta komunak

Trinketea eta probalekuko komunak, dutxak eta aldagelak egongo dira erabilgarri.

Dutxak, aldagelak eta komunak

Frontoiko komunak, dutxak eta aldagelak egongo dira erabilgarri, kanpalekutik gertu.

Kotxeen aparkalekua

Tornosolo trinketearen aurreko aparkalekuan kotxeak aparkatzeko aukera izango. Ekainak 14an 17:00etatik aurrera izango dira erabilgarri herri barrutiko aparkalekuak, egoiliarrei arinago ez oztopatzeko.

Akanpalekua

Udaletxe atzean dagoen zelaian akanpatzeko lekua izango da. Ekainak 14an 17:00etatik aurrera izango dira erabilgarri herri barrutiko aparkalekuak, egoiliarrei arinago ez oztopatzeko.

Eszenatokia

Txanporta plazan eszenatokia jarriko da, ekitaldiak, kontzertuak... burutzeko

Irteera eta Helmuga

Txanporta plazan, eszenatoki aurrean emango zaio lasterketari irteera eta leku berean izango da lasterketaren helmuga.

Txosnak

Txanporta plazan eszenatokiaren aurrean, hiru txosna izango dira.

Txosnak

Amnistia plazan, beste txosnetatik gertu, hirugarren txosna bat jarriko da.

Autokarabanen aparkalekua

Autokarabanak aparkatzeko bigarren leku bat jarriko da. Horretarako, trinketearen atzeko aparkalekuak baliatuko dira. Ekainak 14an 17:00etatik aurrera izango dira erabilgarri herri barrutiko aparkalekuak, egoiliarrei arinago ez oztopatzeko.

Izen emateak eta Dortsal banaketak

Probalekuan jarriko da dortsalak banatzeko eta egunean bertan izena emateko mahaia. Ikusi esteka honetan izen emate eta dortsal banaketen ordutegia.

Soloa Jatetxea Taberna

Lasterbidean 10. edizioa laguntzen duen taberna.

San Trokaz Nagusien Elkartea Taberna

Lasterbidean 10. edizioa laguntzen duen taberna.

Lagun-Toki Taberna

Lasterbidean 10. edizioa laguntzen duen taberna.

Larrano Berria Taberna

Lasterbidean 10. edizioa laguntzen duen taberna.

Abarketeruena Taberna

Lasterbidean 10. edizioa laguntzen duen taberna.

Basque Country Bike

Lasterbidean 10. edizioa laguntzen duen komertzioa.

basquecountry.bike

Furgoneten aparkalekua

Furgonetak aparkatzeko lekua San Trokaz plazan izango da, eleizaren aurrean eta frontoiaren aurrean dagoen gunea.

Abadiñoko laguntzaileak:

Hurrengo ekintzak

Albisteak

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena izan dezazun. Nabigatzen jarraitzen baduzu, baimena ematen ari zara aipatutako cookieak onartzeko eta gure pribatutasun politika onartzeko, egin klik estekan informazio gehiago izateko.

ONARTU
Lege oharra