Abestia eta Bideoklipa

Albisteak > Abestia eta Bideoklipa
2024ko martxoak 29.
LORENTZO RECORDS-en grabatutako abestia. Eskerrak Aitor Ariñori.
KONPOSAKETA: Antton Uriarte.
MUSIKA: Haize-Arrosa
BERBAK: Amets Arzallus.
AHOTSAK: Aitor Gorosabel (Su Ta Gar), Eneritz Gorritxategi (Haize-Arrosa), Edurtzeta Ania (Haize-Arrosa) eta Gaizka Jareño ‘Tronpi’ (Iheskide)
INSTRUMENTUAK: David Vallejo (bateria), Markos Murillo (gitarra), Peio Agirre (baxua), eta Eneritz Gorritxategi (trikitixa).
BIDEO GRABAKETAK: Igor Galarza, Zigor Iturrieta.
GIDOIA: Asier Aspuru, Luisa Oleaga eta Igor Galarza Eskerrak: Abadiñoko herritarrak, Oihane Unzalu, Erlantz Zaldunbide, June Arbeo.

Abestiaren Letra

Horman marrak zenbatzen ari naiz oraino,
auskalo zenbat urte hemendik haraino.
Horman marrak zenbatzen gabiltza oraino,
iritsiko ote zait arnasa haraino?

Anboto magalean han dago Abano,
auskalo zenbat bide hemendik haraino,
Anboto magalean han dago Abaño,
asterbidean goazen hemendik haraino.

Herri bat erditzea gauza gatxa da, ño!
Zenbat bider zatitu ote da gaurdaino?
Herri bat erditzea gauza gatxa da, ño!
Gatxago ni joan gabe hemendik haraino.

Anboto magalean dago Abaño…

Anbototik Orhira zeru goia laino,
lasterbidean goazen hemendik harainono.
Anbototik Orhira zeru goia laino,
nik ez ditut zenbatzen ametsetan baino.

Anboto magalean dago Abaño….

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena izan dezazun. Nabigatzen jarraitzen baduzu, baimena ematen ari zara aipatutako cookieak onartzeko eta gure pribatutasun politika onartzeko, egin klik estekan informazio gehiago izateko.

ONARTU
Lege oharra