Lasterbidean lasterketaren azken edizioa

Albisteak > Lasterbidean lasterketaren azken edizioa
2024ko maiatzak 22.

Anbotoren magalean egingo da Lasterbidean lasterketaren azken edizioa.

Preso ta iheslari denak etxeratuko ditugun segurtasunaz heldu da azken Lasterbidean Abadiñora. Gaur Abadiñon batu garen kirolari eta kulturgileok bat egiten dugun ekimenarekin eta berau aurrera erametako gure aletxoa jartzera gatoz.

Ekainak 14 eta 15ean Abadiñon egingo den Lasterbidean lasterketa azkena izango da. Zenbaki borobil batekin, 10.edizioa izango delako, bukaera ematen zaio elkartasun ekimen honi. Agian aurrerago beste bat etorriko den itxaropenarekin, herri hontan preso eta iheslarien aldeko elkartasunak ez duelako etenik izango.

Hau esanda, eskerrak eman nahi dizkiogu une oro sakabanaketa gainditzeko eta herri zati bat lokutorio hotzetara eraman duen herritar orori, eskerrak senideei ixil-ixilik edozein baldintzatan milaka kilometro ilun zeharkatu ostean presoa amultsu besotan hartzearren. Eskerrak Mirentxineko boluntario denei, senideen bidaiak gozatu eta seguruago bilakatzeagaitik.

Eta ezin dezakegu eskertu gabe utzi herri honen alde ziega barruko egunerokoa duintasunez, borrokan bizi izan den preso orori. Denon artean sakabaneta gainditzeko gai izan gara eta etxerako bidea egiteko gai izango gara.

Abadiñon burutuko den asteburua berezia izango da. Bi egunetako egitaraua aurkeztuko da.

Gaur ekainak 14ko jaialdia aurkeztuko diogu herriari.

Ekainak 14an, arratsaldeko 20:30 etan Anje Duhalderi esker ona adierazteko egingo den ekitaldia hasiko da Amnistia plazan.

Anjeri Esker ona adierazi nahi diogu, urte asko eta ez hain samurretan preso eta iheslarien aldeko egin duen ekarpenagaitik.

Jaialdian, Anje Duhaldez gain taularatuko diren lagunak hauexek dira:

  • Antton
  • Onintza Azkarate, itziar Navarro, Manex Pagola eta Teresa Jareño
  • Xabier Amuriza
  • Eñaut Elorrieta
  • Ines Osinaga
  • Unai Iturriaga, Igor Elortza eta Josu Zabala
  • Miren Amuriza
  • Joseba Tapia
  • Aurkezle lanetan: Ainhoa Urien

Elkartasun giroan burutuko den gaualdia ederra izango da.

Inguruan parrilada bat egingo da nahi duenak bertan zerbait jan dezan.

Amaitzeko esan egitarau osoa ikusgai duzuela Lasterbidean.net eta izenemateak zabalik daudela kirolprobak-en.

Bestalde Ekainak 15eko Herri bazkaria 14:30etan izango da. Bazkaria Zigor Iturrietak prestatuko du eta 15 eurotan salduko dira bertaratzeko tiketak. On line bidez eros daitezke izena ematerakoan edota Abadiñoko tabernetan. Durangaldeko hainbat herrietan ere eros daitezke bazkariko txartelak (Elorrio, Durango eta Zornotza).

Abadiñon jarria du zitak Euskal Herriak, nazio elkartasun lasterketa azkena izango bada, Kolosala izan dadila 2024-ko Lasterbidean.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena izan dezazun. Nabigatzen jarraitzen baduzu, baimena ematen ari zara aipatutako cookieak onartzeko eta gure pribatutasun politika onartzeko, egin klik estekan informazio gehiago izateko.

ONARTU
Lege oharra